Entradas recientes
Entradas destacadas

Gure profesionalak - Nuestros profesionales

Para leer en castellano, mirad más abajo.


Gaurko argitalpen honetan, egunero zuen bizkarrak zaintzen dituzten profesionalak aurkeztu nahi dizkizuegu. Seguraski, gurera jarraipen batekin etortzen zaretenok, zuen kliniketako teknikariak ezagutuko dituzue, baina hemen, beste zentroko aurpegiak eta esperientzia-laburpen txiki bat ere ikusi ahalko dituzue.


Lehenengo, ia denek ezagutuko duzuenarekin hasiko gara. Athlon Bizkar Kliniketako Zuzendaria:

Asier Viteri Dávila

Soin Hezkuntzan Lizentziatua eta Berrikuntzaren Kudeaketan Masterra


Asierrek 12 urte daramatza Athlonen proiektu ezberdinen kudeaketan. 2008tik 2012ra Berrikuntza Zuzendari izan ostean azkeneko 5 urteetan Bizkar Kliniken ardura hartu du.





https://www.linkedin.com/in/asierviteri/

Denok dakizuen bezala, orain dela hilabete, Donostian klinika berri bat ireki genuen, eta bertan bi fisioterapeuta dauzkagu, David teknologiaren tratamendua egiteko, eta gainera, nahi izanez gero, fisioterapia tradizionaleko saioak ere emateko:

Manu Alvarez Elola


Fisioterapian graduatua Euskal Herriko Unibertsitatetik


Graduan zegoela arlo ezberdinetan egin zituen praktikak, esate baterako Athletic Club-en, Basurtoko ospitalean edota Hernaniko Pausoka Elkartean. Graduatu ondoren, Bilbon eta Gasteizen egin du lan, eta bitartean formakuntza gehigarria jaso du teknika ezberdinetan: balorazio eta diagnostiko funtzionalean, Kinesiotape edo benda neuromuskularren erabileran eta puntzio sikuaren teknikan.


https://www.linkedin.com/in/manualvarezelola/

Leire Eldua Azkarate


TAFYD goi mailako zikloa eta Fisioterapian graduatua


4 urte eman ditu Manresako unibertsitatean ikasten eta praktikak egiten, baita Danimarkan ere 5 hilabetez. Gradua bukatu zuenetik hainbat arlotan ibili da lanean (trafiko istripuak, pilateseko monitore, k-stretch...) eta izugarri gustatzen zaio bere lana. Gainera Osteopatia ikasten ari da, gaur egun (1. mailan).




Hauetaz gain, Aretxabaletan beste profesional batzuk dabiltza zuen bizkarrak David teknologiaren bitartez zaintzen:

Urtzi Amiano Salterain


Gorputz hezkuntzan diplomatua eta TAFYD


Urtzik 8 urte eman ditu irakasle, LH, DBH eta Batxilergoko Gorputz hezkuntzako ikasgaian. 14 urte Athloneko hainbat proiektutan parte hartutakoa. Orain, Arizmendi ikastolako kiroletako arduraduna (11 urte) eta Athlon kliniketako teknikaria (4 urte) da.




https://www.linkedin.com/in/urtzi-amiano-489027b6/

Arkaitz Ceciaga Ajuria


Fisioterapian diplomatua


Arkaitzek 15 urte daramatza osasun arloan. Neurologiako espezialitatean (Aita Menni) ospitalean eman zituen lehenengo urratsak. Aurrerantzean, traumatologia eta kirolarekin lotuta dauden pazienteekin dabil lanean.






Joseba Narbaiza Azurmendi


Soin Hezkuntzan Lizentziatua eta Lan Arriskuen Prebentzio eta Ergonomiako Masterra


Josebak 22 urte daramatza Athlonen bitartez Osasun Programak bultzatzen enpresa ezberdinetan. 2011tik gaur harte Gasteizeko Mercedes-Benz enpresan DAVID SPINE CONCEPT metodologiarekin bizkar arazoak sahisteko programa kudeatzen du.


https://www.linkedin.com/in/joseba-narbaiza-azurmendi-5a543bb3/

Ane Ziaran Laskurain


Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzietan lizentziatua


Duela bi urte hasi zen Ane Athlonen lanean, Ibarra kiroldegian monitore eta sorosle lanetan hain zuzen ere. Ondoren, Athloneko beste proiektu batzuetan sartu zen, alde batetik, Mondragon Unibertsitateko kirol Zerbitzuan eta bestetik, bailarako hainbat enpresetan langilei jarraipen saioak ematen.




Hauek dira osasun eta kirol arloan espezializatutako profesionalak, baina hauetaz gain, beste profesional bat daukagu gurekin lanean. Bera, Athlon Bizkar Klinken komunikazio arduraduna da, eta gehienbat Donostiako klinikan ikusiko duzue:

Markel Mina Azurmendi


Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan graduatua


Gradua ikasten ari zen bitartean Steps kooperatiba sortu zuen beste 13 ikaslekideekin, non Markel Komunikazio arduraduna izan zen 18 hilabetez. Gradu amaierako proiektua egiteko, EiTBn egon zen, Zuek Hor saioan multimedia proiektu bat garatzen. Athlonen hasi baino lehen, Oporto-ko Maus Habitos ebentu enpresako proiektu kudeatzaile lanetan ibili zen. Honez gain Donostia Zinemaldian eta bestelako proiektu ekintzaileetan parte hartu du.


https://www.linkedin.com/in/markel-mina-azurmendi

Dagoeneko gure profesional guztiak ezagutzen dituzue, orain guk zuek ezagutzea bakarrik falta da. Pasa gure kliniketatik eta eskatu hitzordua doako diagnostikoa egiteko.


Zaindu zuen bizkarrak!

En esta publicación, os queremos presentar a los profesionales que día tras día cuidan de vuestras espaldas. Los que vengáis con regularidad a donde nosotros, seguramente conoceréis a los de vuestra clínica, pero aquí, podréis conocer, mediante un pequeño resumen de su experiencia y una foto, un poco más sobre ellos.


Empezamos con el que probablemente casi todos hayáis coincidido alguna vez. El director de las Clínicas de Espalda Athlon:

Asier Viteri Dávila


Licenciado en Educación Física y Máster en Gestión de la Innovación


Asier lleva 12 años en la gestión de diferentes proyectos en Athlon. Después de ser Director de Innovación de 2008 a 2012, en los últimos 5 años, ha cogido la responsabilidad de las Clínicas de Espalda.




https://www.linkedin.com/in/asierviteri/

Como todos sabéis, hace un mes abrimos una nueva clínica en Donostia, donde trabajan dos fisioterapeutas. Ellos, se encargan de llevar a cabo el tratamiento con la tecnología David, y además, también realizan sesiones de fisioterapia tradicional:

Manu Alvarez Elola


Graduado en Fisioterapia por la UPV


Mientras cursaba el Grado, realizó prácticas en diferentes ámbitos: Athletic Club, Hospital de Basurto y Pausoka Elkartea de Hernani entre otros. Una vez finalizado el grado, ha trabajado en Bilbao y Vitoria, mientras recibía formación complementaria en diferentes técinas: valoración y diagnóstico funcional, utilización de Kinesiotape o venda neuromuscular y técnica de punción seca.


https://www.linkedin.com/in/manualvarezelola/

Leire Eldua Azkarate


Grado superior en TAFYD y Graduada en Fisioterapia


Leire ha estado 4 años en la Universidad de Manresa estudiando y realizando prácticas, además de 5 meses en Dinamarca. Desde que se graduó, ha trabajado en diferentes ámbitos: (accidentes de tráfico, monitora de pilates, k-stretch...) y le encanta su trabajo. Además, hoy en día, está cursando primero de Osteopatía.




Además de estos, en Aretxabaleta contamos con otros profesionales que se encargan del cuidado de vuestras espaldas:

Arkaitz Ceciaga Ajuria


Diplomado en Fisioterapia


Arkaitz lleva 15 años en el sector salud. Sus primeros pasos, los dio en el Hospital Aita Menni, en la especialidad de Neurologia. A partir de entonces, trabaja con pacientes relacionados con traumatología y el deporte.






Urtzi Amiano Salterain


Diplomado en Educación Física y TAFYD


Urtzi ha estado 8 años siendo profesor en EP, ESO y Bachiller, en la asignatura de Educación Física. Ha participado en diferentes proyectos en Athlon durante 14 años. Lleva 11 años siendo el responsable de deportes de Arizmendi Ikastola, y 4 como técnico en las Clínicas de Espalda Athlon.



https://www.linkedin.com/in/urtzi-amiano-489027b6/

​​Joseba Narbaiza Azurmendi


Licenciado en Educación Física y Máster en Ergonomía y Prevención de Riesgos Laborales


Joseba lleva 22 años promoviendo los Programas de Salud en diferentes empresas mediante Athlon. A partir de 2011, gestiona el programa para prevención de lesiones de espalda en Mercedes-Benz (Vitoria), mediante la tecnología David.



https://www.linkedin.com/in/joseba-narbaiza-azurmendi-5a543bb3/

Ane Ziaran Laskurain


Licenciada en Actividad Física y Ciencias del Deporte


Ane empezó hace dos años a trabajar en Athlon, como monitora y socorrista en el polideportivo de Ibarra, concretamente. Después, trabajó en diferentes proyectos de Athlon, por un lado en el servicio de deportes de Mondragon Unibertsitatea, y por otro, dando sesiones de seguimiento a trabajadores de empresas del Valle.




Además de los arriba mencionados profesionales especializados en salud y deporte, tenemos otro profesional trabajando con nosotros. Él es el responsable de comunicación de las Clínicas de Espalda Athlon, y podréis verle sobretodo en la clínica de Donostia.

Markel Mina Azurmendi


Graduado en Liderazgo, Emprendedor e Innovación


Mientras estudiaba el Grado, fundó la cooperativa Steps con otros 13 estudiantes, donde Markel fue responsable de comunicación durante 18 meses. Para realizar el proyecto de fin de grado, estuvo en EiTB, desarrollando un proyecto multimedia en el programa Zuek Hor. Antes de empezar en Athlon, trabajó en Oporto como project manager en la empresa Maus Habitos. Además ha trabajado en el Festibal de Cine de San Sebastian y en diversos proyectos emprendedores.


https://www.linkedin.com/in/markel-mina-azurmendi

Ya conocéis a nuestros profesionales, ahora ¡es hora de que os conozcamos a vosotros! Pasaos por nuestras clínicas y pedir hora para realizaros el diagnóstico gratuito.


¡Cuidad vuestra espalda!



Buscar por tags
Archivo
  • YouTube
  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Instagram Social Icon

Urbieta 50, 20006, Donostia, Gipuzkoa

donostia@clinicasathlon.com \\ Tel: 943 84 50 60

Ibarra Kiroldegia. Markole Auzoa z/g 20550, Aretxabaleta, Gipuzkoa

aretxabaleta@clinicasathlon.com \\ Tel: 943 03 98 42

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

    Calle Dato, nº43, 01005, Vitoria-Gasteiz (Álava)

info@nordicklinika.es \\ Tel: 945 20 09 18