TRATAMENDUA
Athlon bizkar klinikek, bizkar eta zerbikalen min kroniko eta errepikariari konponbide frogatuak eskaintzen dizkiote. Milaka lagun arrakastaz tratatu ditugu, gaur egun minik gabeko bizitza aktiboa bizi dutelarik.
Bizkar eta zerbikalen minaren tratamenduan espezialistak gara. Gure zentroak diagnostiko funtzional eta bizkarreko minaren tratamendura bideratuta daude, mina bai moderatua, gogorra, zein oso gogorra izan.
Gure klinika guztiak, David Spine Concept teknologia esklusiboarekin hornituta daude.
¿Cómo funciona nuestro tratamiento?Nola funtzionatzen du gure tratamenduak?
91%
ARRAKASTA
Gure kliniketara etortzen diren 10 pazieenteetatik 9k, ODI (Oswestry Dissability Index) kategorian minimoa lortzen dute, gaur egun minik gabeko bizitza aktiboa bizi dutelarik.
+25%
INDARRA
MUGIKORTASUNA
+8%
Gure pazienteek lortzen duten hobekuntzen batazbestekoak hurrengoak dira: bizkarrezur giharduraren indarrean %25a eta bizkarrezurreko mugikortasunean %8a.
-6
V.A.S. PUNTU
Gure paziente tipoak, Eskala Bisual Analogikoan 7tik gertuko minarekin hasten du tratamendua. Behin tratamendua amaitzean, pazienteak sumatutako mina 6 puntutan egiten du behera, batazbeste.
TRATATZEN DIREN GAITZAK
Bizkarreko minak, sintoma ugari eragin ditzake, ondoren zerrendatzen ditugunak. Sintoma hauetako bat edo gehiago pairatzen badituzu, diagnostiko bat egiteko hitzordua eska dezakezu klinika hurbilenean:
-
Bizkarrezurrarekin lotutako mina, ezinegona edo desgaitasuna.
-
Lunbarretako, dortsaletako edo zerbikaletako min errepikariak/errepikakorrak.
-
Beso eta hanketan agertzen den mina.
-
Bizkarrezurreko lesioak.
-
Beste tratamenduen bitartez arindu ez den bizkar edo zerbikaletako mina.
-
Bizkarrean ebakuntza kirurgiko baten ondorioz muskulatura lunbarra indartzeko beharra.
-
Ariketa espezifikoen bitartez bizkarra indartzeko gomendioa.
Gure tratamenduak, ondoren zerrendatzen ditugun gaitzei aurre egiteko eraginkorra dela erakutsi du. Ondorengo gaitzen bat diagnostikatu badizute, eta tratamendu konbentzionalen bitartez sintometan hobekuntzarik lortu ez baduzu, diagnostiko bat egin diezazugun hitzordua eska dezakezu, klinika hurbilenean:
-
Lunbarretako min handia eta lunbalgia errepikakorrak
-
Espondilolitis ankilosantea
-
Dortsaleko mina
-
Erditu ondorengo lunbalgia
-
Zerbikaleko espondilolisia
-
Ornoarteko diskoaren endekapena
-
Sindrome fazetarioa
-
Huts egindako kirurgiaren sindromea
-
Zifosia
-
Lunbarreko espondilolisia
-
Zerbikaleko mina
-
Ziatika
-
Eskoliosia
-
Espondilolistesia
GURE KLINIKAK
DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
ARETXABALETA
ORDUTEGIA
Astl-ostegunera
8:00-20:00
Ostirala
8:00-14:30
Urbieta kalea 50, 20006, Donostia, Gipuzkoa
donostia@clinicasathlon.com \\ Tel: 943 84 50 60
ORDUTEGIA
Astl-ostegunera
8:00-20:00
Ostirala
8:00-14:00
Ibarra Kiroldg. Markole Auzoa z/g 20550, Aretxabaleta, Gipuzkoa
aretxabaleta@clinicasathlon.com \\ Tel: 943 03 98 42
VITORIA-GASTEIZ
ORDUTEGIA
Astl-ostegunera
8:00-20:00
Ostirala
8:00-19:00
Calle Dato, nº43, 01005, Vitoria-Gasteiz (Araba)
info@nordicklinika.es \\ Tel: 945200918