
Gure profesionalak

Deustuko Unibertsitatean Fisioterapian graduatua, Aldakonea egoitzan, Quirónsalud eguneko ospitalean eta Ammma zein Athlon Bizkar kliniketan osatu ditu bere praktikak.

Fisioterapian graduatua (UCAM) eta Readaptazio, Entrenamendu eta Teknologian masterduna da. Kirol Zientzien Ikerketan trebatua, bere jarduera klinikoa azken ebidentzia zientifikoan oinarritzen du. Esperientzia du Verona-ko Isokinetic zentroan (FIFA Medical Centre of Excellence) eta Real Sociedad-en readaptazio eta fisioterapia arloetan. Ariketa terapeutikoan eta kirol-entrenamenduan espezializatua dago, minaren abordatzea eta funtzioaren berreskuratzea mugimendu aktiboaren bidez bideratuz.

Jarduera fisikoan eta kirolean aipamena duen fisioterapeuta, Kantabriako Unibertsitatean graduatua. Praktikak egin ditu Valdecillako Ospitalean, Kantabriako eta Euskal Herriko hainbat osasun-zentrotan, baita Poloniako ospitaleetan ere. Aloña Mendi futbol taldean eta Gasteizko neuroerrehabilitazio zentro batean lan egin du, eta gure kliniketan ere esperientzia du. Gaur egun, laneko prebentziorako eskaintzen dugun zerbitzuan lan egiten du hainbat enpresatan.

Fisioterapian graduatua, Deustuko Unibertsitatean. Mondra Futbol Taldeko fisioterapeuta gisa aritu naiz, eta esperientzia hori beste zentro batzuetan uztartu dut, praktikak, San Martin Egoitzan, Abian Fisioterapiak zentroan, Aita Mennin eta Athlonen eginez.

Fisioterapian graduatua, arnas fisioterapiako aipamenarekin. A Coruñako Unibertsitatean graduatutako fisioterapeuta, arnas fisioterapian aipamena duena. Esperientzia du lokomozio-aparatuko gaitzak, lesio traumatikoak eta arnas fisioterapia tratatzen, eta kudeaketa eta antolaketa klinikoko funtzioak bete ditu. Prestakuntza osatzeko, biomekanika, ziztada lehorra, ariketa terapeutikoa, manipulazio-teknikak, Mulligan metodoa eta arnasketa- eta pediatria-terapiak ikasi ditu.

Fisioterapian graduatua, NUPen. Eskarmentua du ingurune geriatrikoetan, kiroletan eta laneko arriskuen prebentzioan. Hainbat teknikatan trebatu da, hala nola ziztada lehorrean, Pilatesen eta ariketaren dosifikazioan. Gaur egun, Athloneko taldeko kide da, bizi-kalitatea hobetzeko suspertze aktibo eta pertsonalizatua sustatuz.

Fisioterapian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Graduatua, Mataroko Tecnocampus Zentroan (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Gipuzkoako hainbat zentrotan eta Gasteizko Nordik klinikan praktikak egin ditu. Tolosako Berazubi zentroan fisioterapeuta gisa eta Erreka, Orkli eta Mercedes Benz enpresetan lan-prebentzioko proiektuetan esperientzia du. Gainera, arrazoibidean eta diagnostiko klinikoan trebatu da.

Fisioterapian graduatua eta PNI Masterra, Jarduera Fisikoan minorra. Praktikak egin ditu Deportivo Alavesen, EAEko hainbat ospitale eta klinikatan, eta Gasteizko Nordic Klinikan lan egin du. Laneko prebentzioko proiektuetan ere parte hartu du Mercedes Benzen eta Goizperren. Besteak beste, arrazonamendu klinikoan, gerrialdeko minari aurre egitean eta ziztada lehorrean trebatzen da. Formakuntzak eman ditu Ikerlan, Ulman etab.

Gorputz Hezkuntzan eta TAFYDn diplomatua, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan irakasle esperientzia du Gorputz Hezkuntzako irakasle gisa. Gaur egun Arizmendi Ikastolako kirol arduraduna eta Athlon Bizkarreko Kliniketako teknikaria da.

Jarduera Fisikoan eta Kirolean aipamena duen fisioterapeuta graduatua da. Praktikak egin ditu hainbat osasun-zentrotan, eta Donostian, Gasteizen eta Beasainen lan egin du. Prestakuntza du ziztada lehorrean, fibrolisi instrumentalean, pilateetan eta hipopresiboetan. Azken urteotan emakumearen osasun integralean espezializatu da, eta bere praktika zoru pelbikoaren tratamenduan, abdomeneko diastasian eta fisioterapia obstetrikoan eta uroginekologikoan zentratu da.

Fisioterapian graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Jarduera Fisikoan aipamena duena. Hainbat arlotan egin ditu praktikak, besteak beste, ASPACE Gipuzkoan, Uliazpin, Donostia Ospitalean, Amara Berriko anbulatorioan eta Athlon kliniketan.

UPV/EHUn Fisioterapian graduatua eta Ingurumen Zientzietan lizentziaduna, 2013an hasi zen osasunaren arloan kiromasajista eta fisioterapiako laguntzaile gisa. Gradua Bikaintasunaren Aipamenarekin eta 2018-2019 Sari Bereziarekin amaitu zuen, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Amarako anbulatorioan, Aita Mennin eta Pausoka Elkartean praktikak egin ondoren. Sektore pribatuan lan egin du Athlon kliniken proiektuan sartu aurretik.