Gure profesionalak
Donostiako Klinika
Manu Alvarez Elola
Fisioterapeuta
Fisioterapian graduatua UPV/EHUn eta eskuzko terapia aurreratuan espezialista
Gradua amaitzerakoan eta praktikak Athletic Cluben, Basurtuko Ospitalean edo Hernaniko Pausoka Elkartean amaitu ondoren, Bilbon eta Gasteizen lan egin zuen Athlon klinikekin bat egin aurretik. Urte hauetan hainbat teknikatan trebatu da: balorazioa eta diagnostiko funtzionala, Kinesiotape edo bendaje neuromuskularra erabiltzea, Lunbar minaren abordatze klinikoa eta ziztada lehorreko teknika, besteak beste. Hainbat hitzaldi eta tailer ere eman ditu hainbat esparrutan.
Leire Eldua Azkarate
Fisioterapeuta
Fisioterapian graduatua UAB-FUBn, Osteopatiako masterra (gaur egun Osteopatiako Diplomaturan azken ikasturtea egiten).
Ariketa terapeutikoko, jarduera fisikoko eta osasuneko espezialista. Gaur egun, anatomia eta sistema linfatikoko irakasle eta fisioterapeuta da Athlon bizkarreko klinikan.


Aretxabaletako Klinika
Miren Larrañaga Azpiazu
Fisioterapeuta
Fisioterapian graduatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU/UPV)
Mirenek Fisioterapia Gradua Jarduera Fisikoan mentzioarekin egin du, eta arlo ezberdinetako praktikak garatu ditu. Esaterako, Pausoka Elkartean, Aita Menninko Garuneko kaltearen unitatean, Gurutzetako ospitalean eta Unidad de Fisioterapia Avanzada (UFA) zentruan Gasteizen.
Gradua bukatu ondoren hainbat tokitan aritu da lanean, Donostian, Beasainen eta Gasteizen besteak beste. Bitartean formakuntza gehigarria jaso du teknika ezberdinetan: puntzio lehorra, Fibrolisi instrumentala eta Pilatesa.
Arkaitz Ceciaga Ajuria
Fisoterapeuta
Fisioterapian diplomatua
Arkaitzek 15 urte daramatza osasun arloan. Neurologiako espezialitatean (Aita Menni) ospitalean eman zituen lehenengo urratsak. Aurrerantzean, traumatologia eta kirolarekin lotuta dauden pazienteekin dabil lanean.


Urtzi Amiano Salterain
Jarduera fisikoko eta osasuneko
profesionala
Gorputz hezkuntzan diplomatua eta TAFYD
Urtzik 8 urte eman ditu irakasle, LH, DBH eta Batxilergoko Gorputz hezkuntzako ikasgaian. 14 urte Athloneko hainbat proiektutan parte hartutakoa. Orain, Arizmendi ikastolako kiroletako arduraduna (11 urte) eta Athlon kliniketako teknikaria (4 urte) da.

Asier Viteri Dávila
Zuzendaria
Soin Hezkuntzan Lizentziatua eta Berrikuntzaren Kudeaketan Masterra
Asierrek 12 urte daramatza Athlonen proiektu ezberdinen kudeaketan. 2008tik 2012ra Berrikuntza Zuzendari izan ostean azkeneko 5 urteetan Bizkar Kliniken ardura hartu du.
