top of page
clínicas de espalda, athlon, bizkar klinikak, dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

Athlon bizkar klinikek, bizkar eta zerbikalen min kroniko eta errepikariari konponbide frogatuak eskaintzen dizkiote. Milaka lagun arrakastaz tratatu ditugu, gaur egun minik gabeko bizitza aktiboa bizi dutelarik. 

 

Bizkar eta zerbikalen minaren tratamenduan espezialistak gara. Gure zentroak diagnostiko funtzional eta bizkarreko minaren tratamendura bideratuta daude, mina bai moderatua, gogorra, zein oso gogorra izan.

Gure klinika guztiak, David Spine Concept teknologia esklusiboarekin hornituta daude.

DIAGNOSTIKO FUNTZIONAL DIGITALA:

 

Gizakion bizkarra elementu estruktural eta funtzionalez egituratutako sistema konplexu bat da. Elementu estrukturalak ornoek, ornoarteko diskek eta lotailuek osatzen dute, elementu funtzionalak diafragmak, muskulaturak eta sistema motorrak osatzen duten bitartean.

 

Sistema estrukturalak jasan beharreko stressa, sistema funtzionalaren funtzionamendu egokiaren mende egongo da. Muskulaturak era eraginkorrean lan egiten badu, eta diafragmaren presioak euskarri egonkor bat ematen badu, stress maila hau baxua izango da eta bizkarra minik gabe eta osasuntsu mantenduko da. Sistema funtzionalak huts egiten duenean, karga biomekanikoa handitzen da eta sistea estrukturala desorekatzen hasten da.

 

Bizkarreko min kroniko edo errepikakorra jasaten duten pertsona gehienentzat, min honen jatorria sistema funtzionalean topatzen den akats batean dago. Arazo mota hau, irudi metodo tradizionalen (radiografia edo erresonantzia magnetikoa, besteak beste) bitartez diaganostikatzea zaila izaten da. Gainera, manipulazio, medikazio edo kirurgiaren bitartez ez ohi da hobetzen, denboraldi motz batean izan ezik. Behin hau pasata, pazienteak mina jasaten du berriro ere.

 

Bizkarreko minaren tratamendu eraginkorra, min hori sortzen duen jatorriaren diagnostiko zehatz batekin hasten da. Beraz, bizkarreko egoera funtzionalaren azterketa bat izugarri garrantzitsua da, mihaketa anatomiko edo diagnostiko kliniko baten ondoren lortutako datuak osatzeko aukera ematen baitu, honela minaren jatorria zehaztuz.

 

Gure tratamenduaren gakoetako bat, pazienteari, beti,  hasierako diagnostiko funtzional bat egitea da. Radiografia edo erresonantzia magnetikoen bezalako teknika tradizionalen bitartez lortzen den informazioaz gain, bizkarreko Diagnostiko Funtzional Digitalari esker, informazio osagarria lortzen dugu. Testak pazientearen indarra eta mugikortasuna neurtzen ditu era oso zehatzean, bikarrezuraren mugimendun plano guztietan, bizkarreko balantze muskularra alderatuz. Arazoaren benetazko jatorria zein den zehazteko, 21 diagnostiko adierazgailu identifikatzen ditugu. Honekin, paziente bakoitzaren bizkar funtzionalaren profila adieraztea lortzen dugu, 100%ean pertsonalizatutako tratamendu baten abiapuntu bezala.

 

Gure diagnostiko prozesuak hiru ataletan egiten dugu:

 

1) Ebaluazio klinikoa: Gure adituetako baten elkarrizketa pertsonalarekin hasten da gure prozesua, non arazoaren analisi bat egin eta pazientearen istorio medikua egiten dugun.

2) Diagnostiko Funtzional Digitala: Behin elkarrizketa eginda, bizkarrezur osoaren (bizkar eta zerbikal) funtzionaltasun azterketa bat egiten dugu. Test honekin, pazientearen bizkarraren gaitasun funtzionala neurtzen dugu. Bertan, indarra, mugikortasuna eta bizkarrezurreko partaide muskular guztien balantzea neurtzen dira.

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

Diagnostiko Funtzional Digitalaren adibidea

3) Minaren jatorriaren diagnostikoa eta banan-banako tratamenduaren diseinua: Testean lortutako emaitzak erabiltzen ditugu pazientieren mina sorrarazten duen jatorria identifikatzeko. Bukatzeko, behin minaren jatorria zehaztuta, tratamendu espezifiko bat diseinatzen dugu, pazientearen bizkarrezur-urritasunak hobetu eta minaren kausa onera joan dezan, pazientearen bizkarreko minari irtenbide iraunkor bat emanez.

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

BANAN-BANAKAKO TRATAMENDUAREN PROZESUA:

 

Pertsona bakoitza desberdina eta bakarra da. Beraz, bizkarreko minaren jatorri eta intentsitatea paziente batetik bestera aldatu egiten da.

 

Athlon Bizkar Kliniketan, hau oso ondo ulertzen dugu, eta horregatik gure tratamenduen protokoloak era indibidualean diseinatzen ditugu paziente bakoitzarentzat. Aktuazio protokolo hauek, bizkarreko minaren tratamendurako zehazki diseinatutako makinaria medikuaren erabileran dugun esperientzia aplikatuz pentsatzen ditugu. Gure helburua paziente bakoitzaren bizkarrezur-urritasunak hobetzea da, bere helburu funtzionalak lortuz.

 

Arestian aipatu dugun bezala, gure Diagnostiko Funtzional Digitala oso tresna zehatza da, gure tratamenduak diren bezala. Diagnostiko Funtzional Digitalari esker, paziente bakoizaren urritasun funtzionalak ezagutzen ditugu, eta ondorioz, pertsona bakoitzaren bizkarreko arazoei guztiz egokitutako tratamendu bat diseinatzen dugu.

 

Athlon Bizkar Klinikek, bizkarreko mina dute pertsonei, arazoaren jatorrian zuzenean eragina duen tratamendu aukera bat eskaintzen dute, konponbide eraginkor eta epe luzerako iraunkorra dena.

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

TRATAMENDUAREN PROGRAMAREN FASEAK

 

Tratamenduaren programak 3 fase ditu:

1. FASEA: BIZKARREKO MUSKULATURA ESPEZIFIKOAREN ​ARIKETA ISOLATUAK: Bizkarrezurraren mugimentu naturaletan esku hartzen duen muskulatura espezifikoa isolatzea, mina areagotzea sahiestu eta era seguru batean lantzeko lehenengo pausua da. Era honetan, funtzio muskularra hobetuko dugu. Isolatze hau, gure David Spine Concept makinerian gerta daiteke, muskuluen aktibazio kontrolatu eta banan-banakorako zehazki diseinatutako metodoa.

 

Esan bezala, lehenengo helburua, bizkarreko mina ez areagotzea da. Hau, bizitza estilo sedentario baten ondorioz edo erabilera eskasaren ondorioz, egunerarte aktibo egon ez diren muskulu talde konkretuak aktibatzen lortzen da. Lehenengo faseko helburu garrantzitsuenak ondorengoak dira:

 

  • Pazientearen jarrera ohituren zuzenketa.

  • Aktibo ez dauden bizkarrezur-muskulu taldeen aktibazioa.

  • Bizkarrezur-muskuluen malgutasunaren hobekuntza.

  • Plaka motorren koordinazio eta sinapsiaren hobekuntza.

 

2. FASEA: FUNTZIO MUSUKULARRAREN ZUZENKETA: Behin hasierako bizkarreko minaren areagotzea murriztuta eta bizkarrezur-muskulatura aktibatuta, bigarren faseko helburu garrantzitsuena bizkarrezurraren aldetik pixkanaka stress funtzionala jasateko gaitasuna handitzea da. Honela, bizitza estilo normal batera itzultzea posible egiten dugu. Hau, ondorengoen bitartez lortzen da:

  • Desoreka muskularren zuzenketa

  • Bizkarrezurraren karga gaitasunaren maximizatzea

3. FASEA: FUNTZIONALTASUNAREN BERREZARPENA ETA ERREPIKAKORTASUNAREN PREBENTZIOA: Behin bizkarrezuarren funtzionaltasuna berreskuratu eta mina desagerrarazi dugunean, helburua bizitza estilo aktibo eta osasungarri bat mantentzea da, min pasarte errepikariak sahiestea laguntzeko. Hau, ondorengoen bitartez lortzen da:

 

  • Bizkarrezurraren karga gaitasuna are gehiago maximizatzea

  • Tratamenduaren zailtasun funzionala hantitzea

Hiru fase hauen betetzea, inongo minik gabeko bizitza normal batera itzultzeko aukera ematen digu.

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia

TRATAMENDUAREN PROGRAMAREN EGITURA

Tratamenduaren programa, beti era indibidualean eta Diagnostiko Funtzional Digitalean lortutako emaitzetan oinarrituta planifikatzen da. Behin tratamendua hastean, bertako programan moldaketak egingo dira, pertsona bakoitzaren aurrerapenen arabera.

Tratamenduaren programa ohikoena eta eragikortarsun handiena frogatu duena, 12 asteko luzapena duen 24 saioko tratamendua da. Tratamenduko saio bakoitzak ordubeteko iraupena du, gutxi gora behera.

 

Tratamenduaren erdialdera, Diagnostiko Funtzional Digital berri bat egingo da, tratamenduaren onarpen gradua kontrolatu eta bukaerako emaitza hobetzeko egin beharreko doikuntzak egin ahal izateko.

 

Tratamenduaren amaieran, tratamenduak benetan nola funtzionatu duen ikusteko test bat egingo da. Gure bezeroen %91kin emaitza arrakastatsuak lortzen ditugu. Hala ere, ez da harritzekoa minak ez badu %100ean atzera egiten ohiko tratamendu periodoaren amaieran. Arestian esan bezala, errehabilitazio prozesuak eragile guztiz indibidulei erantzuten diete, eta kasu batzuetan epe luzeagoko parte-hartzeak behar izatea litekeena da.

 

Azpimarragarria da gure programarekin lorturiko emaitzek, pazienteak bizitza estilo aktibo eta osasungarri bat bizitzeko baliogarri izan behar direla, bai era independientean edo Athlon Bizkar Kliniken mantentze programa zehatzen bitartez.

dolor de espalda donostia, fisioterapeuta donostia, bizkarreko mina donostia, rehabilitación donostia, dolor cervical donostia
bottom of page