top of page

LUNBALGIA

Lunbalgia edota min lunbarra, orno lunbarren mugikortasun normala mugatzen duen lunbarretako mina da. Kasu batzuetan, hankara irradiatu daitekeen minsorra eragin dezake eta aurreranzko flexio batekin edota bizkarreko muskuluen haztapenarekin bere areagotzea eman daiteke.

Gernu inkontinentziarekin batera, haurdunaldiko konplikazio ohikotzat hartzen da. Ildo beretik, Copenhague-ko Unibertsitateak gauzatutako ikerketa batean frogatu zen, haurdun zeuden 1.600 emakumeetatik %14-ak edo gehiagok haurdunaldian zehar min lunbar edo pelbikoa pairatu zutela. Gainera, azken urte hauetan, pisua hartu duen gai bat da eta honen arrazoiak hurrengo biak dira: alde batetik, haurdun dagoen emakumearen bizi-kalitateak hartu duen garrantzia, eta bestetik, berarekin dakartzan kostu ekonomikoak. Are gehiago, Espainiar estatuan ugaltzeko prozesu natural hau min lunbarraren kausatzaile nagusietako bat da.

Konplikazio hau nagusiki bigarren hiruhilekoan hasten da, haurdunaldiko 22.astean bataz beste. Bere prebalentziari dagokionean, %20 – 90-koa da eta ikerketa gehienen arabera %50 < prebalentzia dago. Haurdunaldian sintoma hau pairatu duten emakumeen artean, erditzearen ondoren, erdiek urte batez eta %20-ak 3 urtez izaten jarraitzen dute. Horrez gain, minaren intentsitatearen areagotzea ematen da haurdunaldia aurrera doan heinean lanbidea, eguneroko jarduerak eta loa oztopatzen dituelarik.

Emakume gehienek lunbalgia saihestezina den haurdunaldiko eragozpentzat hartzen dutenez, ez dute arazo horri aurre egiteko tratamendurik bilatzen. Soilik %50-ak jotzen du profesional batengana eta hauek min intentsitate oso altua izaten duten pazienteak izan ohi dira. Sintoma hau gutxitzeko, prebentzioan zentratzen da tratamenduan baino lehenago.

Ariketa fisikoa egitea izaten da tratamenduaren parte bat, terapia manuala, edota osteopatiako manipulazioekin batera adibidez. Guzti hori profesionalek pautatua noski. Athlon Bizkar klinikan tratamendu horretan bai prebentzio, haurdunaldian edota erditzeondorengo etapan laguntzeko prest gaude.

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
bottom of page