top of page

BIZKAR KLINIKAREN 10 URTEAK ETA NIRE LEPOA



2008ko maiatza, futbola utzita. Azken 21 urteak atezain eginak ditut. Gimnasioko orduak, ariketa anaerobikoak eta lurraren kontra hartutako kolpe eta orduak kontagaitzak dira. Lagun batek galdetu dit, “ eta oin Amiano, ze kirol ein biok ba?” eta nire erantzuna “ ez dakit, baina seuru nau bizikletaik ez dotela eingo”.


2009ko otsaila, karbonozko bizikleta berria erosi berri jada 8000 km.-tatik gora nire hanketan. 9 hilabetetan nire gorputzak aldaketa ikaragarria izan du, gihar masa galdu dut ikaragarri, batez ere enborrean eta goiko gorputz adarretan. Eta hementxe hasten da nire “kalbarioa”. Lepoko mina jasangaitza da, hilabete lo egin gabe, umorea galduta. Familia medikuarengana joan behar, ez daukat besterik. Erresonantziaren emaitza: lepoan 2 hernia diskal, bata, ebakuntza egiteko modukoa. 30 urterekin? kirofanora? Ezta pentsatu ere ez. Dozena bat espezialista pasa ostean, Barakaldoko gazte batek eman dit soluzioa: medikazioa bizi osorako. 3 hilabetez hartu eta bi hilabetez atsedena. Medikazioaren 2. efektuak hobe esaten ez badizkizuet, baina, MINA JOAN DA.


2013ko martxoaren 5a.Athlonek, Aretxabaletan, bizkarreko minari aurre egin eta prebentziorako bizkar klinika bat zabaltzen du.


2013ko apirilaren 21a.Athloneko langile naizenez, bizkar klinikan, diagnosi funtzional bat eta 24 saioko programa bat egiteko aukera ematen didate. Justu nire medikazioarekiko atseden hilabeteak direnean. 4 urte eta gero, nire aburuz, medikazioa uzteko autua egiten dut.


2023ko otsailaren 10a. ia 10 urte pasa dira, lepoko minaz oroitu ere ez naiz egiten. Hau ospatu beharra dago

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
bottom of page