top of page

NOLA ERAGIN DEZAKETE DIAFRAGMAK ETA ZORU PELBIKOAK ZURE BIZKARREZURRAREN OSASUNEAN?

Diafragmak eta zoru pelbikoak bizkarrezurrarekin duten erlazioa hobeto ulertzeko, barrunbe abdominalaren anatomia azaltzea ezinbestekoa da. Irudian ikusi daitekeen bezala, barrunbe abdominalaren aurre eta alboko aldeak abdominal muskuluez babestuta daude eta orno zein gihar lunbarrak atzetik babesten dute. Diafragma berriz, barrunbearen goiko estalkia izango litzateke eta zoru pelbikoa, izenak esaten duen moduan, barrunbe abdominalaren zorua.

Hori horrela, bizkarrezurraz zein bere patologiez hitz egiten dugunean kontutan izan behar ditugu aurretik aipatutako egiturak. Gorputza mugitu eta aktibatzen dugunean, alde lunbar, abdominal, diafragma zein zoru pelbikoko muskulu guztiak era koordinatuan aktibatzen dira mugimendu egokiak burutzeko.

Diafragma, denok ezagutzen dugun bezala, arnasketarako muskulu nagusia da. Sudurretik airea hartzen dugunean, diafragma beherantz uzkurtzen da eta saihetsak ireki egiten dira. Uzkurketa horrek berak, erraiak zoru pelbikorantz bultzatzen ditu eta zoru pelbikoa gai izan behar da erraiek egiten dioten presioa jasateko.

Hala ere, ez da beti horrela izaten. Diafragmak, gorputzeko beste muskulu askok bezala, berezko mugimendua murriztuta duenean, bizkarrezurreko muskulatura zerbikal zein torako-lunbarra aktibatzen da arnasketa bortxatua burutzeko (eskalenoak, trapezioa, multifidoak…) Horrela, bizkarrezurreko minak eraginaz. Modu berean, zoru pelbikoak ere disfuntzioa jasaten du. Hau da, zoru pelbikoko muskulatura ahuldu egiten da eta ezin du bere euste funtzioa zuzen burutu, horrela inkontinentziak zein beste zenbait arazo eraginaz.

Arazo honen diagnostikorako, gomendagarria da fisioterapeuta batekin kontaktuan jartzea, muskulatura guztiaren aktibazio eta kontrol motorea baloratu eta pertsona bakoitzaren sintomatologiarekin alderatzeko. Eskuzko balorazioa zein elektromiografikoa izan daiteke, hau da, seinale elektrikoen bidez muskulatura bakoitzaren aktibazioa zehatz mehatz neurtzea.

Tratamenduari dagokionez, terapia aktiboan oinarritutako tratamendua izaten da. Hau da, muskulaturaren aktibazioa eta koordinazioaren ber ikasketa izaten da. Hortaz gain, sintomatologia ere artatu behar da. Horren harira, azken aldian asko aditu dugun hitza da hipopresiboena. Hau da, barrunbe abdominaleko muskulatura landu presio abdominal barik eta era seguruan. Tratamendu edo teknika oso eraginkorra den arren, gomendagarria da aurretik profesional batekin bai lunbarreko, abdominaleko, diafragmako zein zoru pelbikoaren balorazio pertsonala egitea eta tratamendu pertsonalizatua bideratzea. Azken ikerketek diotenez, egokiagoa izaten da eguneroko postura eta tentsioak zuzentzen hastea, zuzenean ariketa konplexuekin hastea baino. Kontutan izan behar dugu gorputz bakoitzak era desberdin batean jokatzen duela.

Nahiz eta diafragmaren disfuntzioari arnas arazoak daudenean erreparatzen diogun edota zoru pelbikoa bakarrik emakumeen eta batez ere haurdunaldi osteko garaiarekin erlazionatzen dugun, ez da horrela. Bizkarreko minak erlazio zuzena izan dezake eta ez da soilik bizkarreko egituren alterazioaz sortzen.

Horregatik, bizkarreko mina baduzu eta urte asko badaramatzazu kausa zein den aurkitu gabe, gomendagarria da profesional batengana gerturatzea aurretik aipatutako guztia baloratzeko. Ez itxaron mina areagotu arte edo irudi bidezko frogetan agertu arte, Athlon bizkar kliniketako profesionalok zure arazoarekin lagundu zaitzakegu.

Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
bottom of page